De las E.N. de EUSKALDINA al CEP JUAN RAMÓN JIMÉNEZ, 50 AÑOS ENSEÑANDO

Gure auzoko lekurik ikusgarrienak azaltzeko aukera ederra dugu webblog honen bidez.
Azken urteotan aldaketa ugari izan ditugunez, gazteenek gure kaleak, zelaiak eta baserriak nolakoak izan ziren ezagutzeko aukera dugu hementxe.

2007/06/04

Gure auzoaren aldaketak

Auzotik txango txiki bat egin ondoren, paisaiaren aldaketak aztertu egin ditugu.

C.E.P. Juan Ramón Jiménez ikastetxeko
4. mailako ikasleok.







Duela 40 urte inguru eskola aurrean bide zabal bat asfaltatu barik zegoen.
Hezi luze bat zegoen eskolako sarrera babesteko. Umeak eskolatik irtetean kalera joaten ziren jolastera, baina batzuetan futbol zelaira joaten ziren jolastera.
Aintzinean zeuden etxeak oraindik mantentzen dira. Baita ere txarteldegi bat zegoen futbol partiduetarako sarrerak erosteko.

Orain bidea galtzada asfaltatuta da.
Heziak metalezkoak dira, baina aintzinean harrizkoak ziren.
Aintzinean paisaia naturalagoa zen.



Patio aurrean agertu den parke berria Llanoko parkea deitzen da.

Aurten errepidea estali dute parke hau egiteko.

Gure klaseko leihoetatik ikusi dugu paisaiaren eraldaketa.


Argazki hauetan ikusten dugu eskola eta Llanoko parke berria.





Okeluri kalearen itxura oso aldatuta dago. Aldatu dena: Adreiluzko hezia, loia ileapaindegia bihurtu da eta espaloia ondo asfaltatuta dago.

Aintzinean Barandiarán kalea lokatzaz eta urez beteta zegoen.

Jendeak ez zeukan ez urik ez dirurik.

Bizimodua hobetu egin da eta orain ez dago lokatzaz ezta urez beteta kalea.


Ansioko ibarran Labe Garaiak zeuden tokian BEC ipini dute.
Balejo bidean Balejo zubia eraiki dute.
Autopista handi bat egin dute eta beti dago kotxez beteta.
Duela urte batzuk ez zegoen orain dauden beste errepiderik.

Orain La Pazetik Gurutzetara joateko zubi bat dago. Azpian autopista pasatzen da. Duela gutxi zubia estali dute jendea ez bustitzeko.

Aintzinean ez zegoen zubirik eta errepidea lurrezkoa zen.
Parkean dagoen tokian baserri bat zegoen. Aintzinean Gurutzetan etxe batzuk zeuden, baserriak ziren gehienak.
Etxeak ez dira aldatu, baina berritu egin dituzte. Jedearen lana aldatu egin da.
Orain gure auzoan ez dira animalirik erabiltzen gauzak garraiatzeko.

Orain Sagasti kalean dagoen tokian futbol zelaian egon zen.
Antzinean etxe gutxi zegoen, baina gaur egun etxe asko daude.